Euskadiko BTT Openean ere garaile izan da Eneit Bertiz sunbildarra

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 5a, 19:00

Eneit Bertiz Izkueko proban igandean. Hirugarren izan zen, baina aitzineko probetan lortutako garaipenei esker irabazi du Euskadiko BTT Openeko sailkapen orokorral

Uztailaren 3an Izkuen egindako proban hirugarren izan zen arren, sailkapen orokorra irabazi du

Uztailaren 3an Izkuen jokatutako Euskadiko BTT Openeko hondarreko proban hirugarren izan zen Katea Bike taldeko Eneit Bertiz sunbildarra, gurpila bi aldiz zulatu ondotik. Halere, aitzinetik egindako lana baliagarria izan zitzaion eta Euskadiko BTT Opena irabazi du junior mailan. Koldo Herrera sunbildarrak lasterketa ederra egin zuen Izkuen eta hirugarren izan zen parte hartu zuten txirrindulari guztien artean, bigarren 23 urtez beheitikoen artean. Honi esker, hirugarren izan da Euskadiko BTT Openeko 23 urtez beheitiko mailako sailkapen orokorrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun