Sunbillako bestetako kartel lehiaketako lanak uztailaren 15era bitarte aurkez daitezke

Ttipi-Ttapa 2022ko uztailaren 5a

Sunbillako bestetako kartel lehiaketarako lanak aurkez daitezke dagoeneko.

Sunbillako santiburtzio bestetarako kartel lehiaketa deitu du Sunbillako udalak. Lanak aurkezteko epea irekia dago uztailaren 4tik 15era. Heldu den asteko ortziraleko 15:00 arte aurkez daitezke lanak Sunbillako udaletxean edo info@sunbilla.com helbide elektronikoan.

Gaia, noski, ‘bestak’ izanen da eta bi adin tartetan banatuko dituzte parte-hartzaileak: 14 urtetik beheitiko sunbildarrak eta 14 urtetik goitiko sunbildarrak. Nahitaez Sunbillako Tiburtzio Deunaren Bestak 2022 leloa agertu beharko du. Argibide gehiago Sunbillako udaletxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun