Giro onarekin jokatu zen txapelketa eta Doneztebeko gaztetxoen artean Disc Golfeko harrobi ona zegoela ikusi zen. Ander Ruizek zelaiko par-a egin zuen eta entrenamendu pixka batekin zenbaki negatiboetan eginen duela uste dute.
SAILKAPENAK
Haurren maila:
- Saioa Irigoien
- Jone
- Unai Irigoien
Gaztetxoen maila:
- Ander Ruiz
- David Mitxeo
- Unai San Miguel
- Juantxo Juanotena
- Jokin Arozena
- Lander Erkizia (iazko txapelduna)
Uztaileko 13an, 20an eta 27an, asteazkenetan 19:00etan entrenatzeko elkartuko direla aipatu digu Baxi Basajauna elkarteko Mikel Ibarrolak: «Disc Golfa ezagutu nahi duenei gonbidatzen dugu».