Nafarroako erremonte txapelketako laugarren jardunaldia Garesen jokatuko dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 1a, 15:00
Aimar Saldias oiztarrak txapelketako bigarren garaipenaren bila lehiatuko da larunbatean Garesen, Zeberiorekin batera.

Aimar Saldias oiztarra izanen da eskualdeko erremontista bakarra eta Zeberio II.arekin batera, bigarren garaipenaren bila lehiatuko da Matxin III.a eta Ionen kontra

Nafarroako erremonte txapelketaren hamazazpigarren edizioko laugarren jardunaldia jokatuko dute uztailaren 2an, larunbatean 18:30ean Garesko Zamariain pilotalekuan hasiko den jaialdian. Zeberio II.a eta Aimar Saldias oiztarra, Matxin III.a eta Ion azpeitiarren kontra ariko dira. Jaialdia hasteko jokatuko den partidan, Aimar Jabalera doneztebarra eta Agirrezabala, Beñat eta Otanoren kontra ariko dira.

Zeberio II.ak eta Saldiasek txapelketa honetako beraien lehen partida doi-doi irabazi zuten igandean Lekunberrin, Uterga eta Agirrezabalaren kontra. Matxin III.a eta Ionentzat, berriz, txapelketako lehen partida izanen da. Txapelketako jaialdi guztiak bezala, hau ere ADANO elkartearen aldekoa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun