‘Negu hurbilak’ filmaren estreinaldia eginen dute uztailaren 9an Zubietan

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 6a, 07:00
'Negu hurbilak' filma grabatzen aritu zirenak, Zubietako Etxekeneko bordako atarian.

Urte hasieran Zubietan eta inguruko bertze zenbait lekutan ere grabatu zuten Negu hurbilak pelikularen estreinaldia eginen dute uztailaren 9an, larunbatean, 21:00etan Zubietako plazan.

Pelikula ikusi ondotik, 22:30ean afaria eginen dute. Afarian izena emateko, 665 70 36 49 telefonora whatsappa bidali beharko da, edo Zubietako dendan, ostatuan, Errandonean edo Titiko zerrendan apuntatu.

‘Negu hurbilak’

Ekain Albiteren zuzendaritzapean, urte hasieran grabatu zuten Negu hurbilak  filmerako irudiak Zubieta inguruan. Ane pelikulan famatu eta Goya saria irabazi zuen Jone Laspiur aktorea eta Kataluniako unibertsitateko hainbat gazte aritu ziren, besteak beste. Argazkia, Zubietako Etxekeneko bordako atarian atera zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun