Ezin estuago joan da Nafarroako erremonte txapelketako hirugarren jardunaldiko partida

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 27a, 10:00

Saldias, Zeberio II.a, Uterga eta Arrizabalaga Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuko partida hasi aitzinetik.

Zeberio II.ak eta Saldiasek 35-34 irabazi diote Uterga eta Agirrezabalari

Nafarroako XVII. Erremonte txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu dute igandean Lekunberri Jaian Jai pilotalekuan. Zeberio II.a eta Aimar Saldias oiztarrak estreinako partida jokatu zuten txapelketan eta garaipen estua lortu zuten Xanti Uterga doneztebarraren eta Agirrezabalaren kontra (35-34). Malerrekako bi erremontistak nabarmendu ziren Lekunberrin: Saldiasek bikain sakatu zuen eta Utergak erremate ederrak egin zituen.

Lehia estua izan zen (hamahiru berdinketa) eta gehienetan gorriak aitzinetik izan baziren ere (sei tantoko aldea izan zen handiena, 15-9), 33-34koan partida irabazteko aukera izan zuten urdinek. Azken bi tantoak, ordea, gorriendako izan ziren.

Jaialdiko lehen partidan, Eloi Otxandorena doneztebarrak eta Otanok 35-33 irabazi zieten Beñat eta Ioni.

Nafarroako erremonte txapelketako laugarren jardunaldia uztailaren 2an, larunbatean 18:30ean hasiko da Garesen. Berriz ere Zeberio II.a eta Saldias ariko dira, oraingoan txapelketako lehen partida jokatuko duten Matxin III.aren eta Ionen kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun