San Miguel ikastetxeko 5. mailako ikasleek Doneztebeko merkatari elkarteko audiogida bat egin dute

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 26a, 11:00

San Miguel ikastetxeko 5.mailako ikasleek audiogida bat egin dute Doneztebeko merkatari elkarteko dendak deskribatuz, 44 saltoki guztira. Audiogida hauen QR kodeak saltokien ateetan ikusgai izanen dira eta horretarako mugikorretan dagoen eskanerra beharrezkoa izanen da. «Gure lana gustatzea» espero dutela adierazi dute ikasleek. Audiogida aditzeko egin klik hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun