56 urteko emakumea bizikletak harrapatu du Donezteben eta helikopteroz eraman behar izan dute Iruñera

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 24a, 06:39
Helikopteroz eraman behar izan zuten larri zauritutako emakumea Iruñera.

56 urteko emakume bat helikopteroz eraman dute ortzegunean Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, bizikleta batek harrapatu baitu Donezteben. Emakumeak traumatismo kranioentzefaliko larria zuen. Gertaera 10:37an gertatu da, Doneztebeko parrokiako 12. zenbakiaren parean, oinez zihoan emakumea bizikleta batek harrapatu zuenean. Foruzaingoko patruila bat hara joan zen eta emakumea helikopteroz eraman zuten Sunbillatik Iruñera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun