Eraikuntzan aritzeko ikastaro teknikoa eta praktikoa emanen dute debalde uztailetik abendura Donezteben

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 23a, 19:00
354 orduko ikastaro teknikoaz gain, taldekako eta banakako orientazio saioak eginen dituzte eta enpresetan praktikan egiteko aukera ere izanen da.

Eraikuntzan lana aurkitzeko prestakuntza teknikoa eta gaitasunak eskuratzeko debaldeko ikastaroa eginen dute dute uztailaren 4tik abenduaren 12ra Donezteben. Nafarroako Eraikuntzako Fundazioak antolatu du. Prestakuntza teknikoaz gain, taldekako eta banakako orientazio saioak eginen dituzte eta enpresetan praktikan egiteko aukera ere izanen da.

Izena Enplegu Bulegoan edo Eraikuntzako Fundazio Laboralean eman daiteke (948 38 23 48 edo info.navarra@fundacionlaboral.org).

PIFE eraikinen mantentze- eta birgaitze-lanetan espezialduteako ikastaroa izanen da eta  Nafarroako Gobernuak eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen dute, Doneztebeko udalaren laguntzarekin. 354 orduko ikastaroa izanen da, uztailaren 4tik abenduaren 12ra. Goizez emanen dute Donezteben, 09:00etatik 14:15era.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun