San Juan suak eta afari autogestionatua eginen dituzte gaur Donezteben

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 23a, 09:30

Sua soilik horretarako prestatu den tokian egiteko eskatu du Udalak

«Sute izugarri hauek pasa ondotik» eta «eguraldiak laguntzen badu», San Juan suak ospatzeko aukera izanen dela adierazi du Doneztebeko Udalak. Gaur 20:30ean eskolako futbol zelaian izanen da hitzordua eta norberak ekarritako afaria eginen dute, mahai, aulki eta musikarekin udalaren kontu. Aulkiak paratzeko eta kentzeko, herritarren laguntza eskatu dute.

Hala ere, «egoera dela-eta», sua ezin dela edonon egin adierazi dute. «Sua soilik eskolan horretarako prestatutako tokian egin daiteke. Mila esker, ongi pasa eta arduraz jokatu!»

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun