Ados pilota eskolako neskek ere ikasturtea akitu dute

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 21a, 11:00
Ados pilota eskolako ikasle eta irakasleak, atzo Aurtizko Koianea Txikia pilotalekuan.

Ekainaren 20an, astelehenean akitu zuten aurtengo denboraldi Ados pilota eskolako neskek, Aurtizko Koianea Txikian egindako azken entrenamentuarekin eta meriendarekin. Irailean ate irekiak egin zituzten eta ordutik honar 26 neska aritu dira entrenamentuetan. «Bederatzi hilabete hauetan egin duten hobekuntza ikaragarria izan da eta egunetik egunera gehiago jokatzen dute eta garrantzitsuena ikasi dute, pilotan jokatuz disfrutatzea», aipatu digute.

Ados pilota elkarteak eskerrak eman dizkiete neskei eta gurasoei «gure proiektuak behar duen bultzada emateagatik, zuek gabe honek ez baitu etorkizunik izango!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun