Mendi abesbatzak Donostiako Victoria Eugenian abestuko du ortziralean Pablo Sorozabalen omenez

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 22a, 14:00
Mendi abesbatzak Donostiako Victoria Eugenia antzokian abestuko du ortziralean.

Donostian sortutako maisu handiaren jaiotzaren 125. urteurrena gogoratuko dute bertze zenbait abesbatza, txistulari eta dantzarirekin batera

Ortzirale honetan, ekainak 24, Doneztebeko Mendi Abesbatzak Euskal Herriko antzoki ederrenetako batean abestuko du, Donostiako Victoria Eugenian. 19:30ean hasita, Pablo Sorozabal Mariezkurrena Maisuaren jaiotzaren 125. urteurrena ospatzeko kontzertuan parte hartuko du, Astigarragako Eragiyok Gizon Abesbatzarekin eta Donostiako Udalaren Txistulari Taldearekin batera. Horiez gain, Kresala taldeko dantzariek ere parte hartuko dute emanaldian. Ortzirale honetan, ekainak 24, Doneztebeko Mendi Abesbatzak Euskal Herriko antzoki ederrenetako batean abestuko du, Donostiako Victoria Eugenian. 19:30ean hasita, Pablo Sorozabal Mariezkurrena Maisuaren jaiotzaren 125. urteurrena ospatzeko kontzertuan parte hartuko du, Astigarragako Eragiyok Gizon Abesbatzarekin eta Donostiako Udalaren Txistulari Taldearekin batera. Horiez gain, Kresala taldeko dantzariek ere parte hartuko dute emanaldian. 

Gonbidapena Donostia Musika erakundetik jaso zuten eta orduz geroztik, buru belarri, baina pozarren aritu dira errepertorioa ikasten: Bentara noa, Baserritarra, Maite...

Zinez doinu hunkigarri eta ederrak prestatu dituzte Mendi abesbatzakoek ere, omenduaren maisutasuna argi utziko dutenak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun