Eneit Bertizek mendi bizikletako Euskadiko txapelketa irabazi du junior mailan

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 20a, 14:00
Eneit Bertiz sunbildarra Euskadiko txapeldun mendi bizikletan, Barakaldon igandean jokatutako probaren ondotik.

Koldo Herrerak, berriz, hirugarren postua eskuratu du 23 urtez beheitiko kategorian igandean Barakaldon jokatutako proban

Ekainaren 19an jokatu dute Barakaldon (Bizkaia) mendi bizikletako Green Series Euskadiko MB-XCO txapelketa. Katea Bike taldeko Eneit Bertiz Apezetxea sunbildarrak txapelketa irabaztea lortu du junior kategorian eta Koldo Herrera Urroz taldekideak hirugarren postua lortu du 23 urtez beheitiko kategorian.

Eneit Bertiz sunbildarra (Katea Bike Team) jaun eta jabe izan zen junior kategorian eta ordubete, 19 minutu eta 4 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko. Bigarren izan zen Urkia Otxe JRG taldeko Jokin Askaray (1.20.26) eta hirugarren Seguros Bilbao –Miribilla BTT taldeko Unax Lombraña, bi minutu eta erdira. Seigarren postuan Baztandarra/Malkorra/Josenea/CEM-2  txirrindulari taldeko Hodei Aleman Azkarraga sailkatu zen (1.25.27).

Koldo Herrera hirugarren izan zen 23 urtez beheitiko ktegorian, Albisu eta Sanchezen gibeletik.

23 urtez beheitiko kategoriari dagokionez, Katea Bike Team taldeko Koldo Herrera Urroz sunbildarra hirugarren izan zen, Otxe JRG-Urkia taldeko Gexan Albisu eta Bilboko Bikezona.com taldeko Miguel Sanchezen gibeletik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun