Zubietako fiestetako kamisetarako logo lehiaketara lanak aurkezteko epea ekainaren 20an akituko da

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 17a, 07:00
Zubietako fiestek kamiseta izanen dute eta hori diseinatzeko logotipo lehiaketa deitu dute gazteek.

100 euroko saria izanen da irabazlearendako

Zubietako fiestetako kamiseta bat egiteko logo lehiaketa antolatu dute Zubietako gazteek, herritarrei zuzendua. Diseinuak entregatzeko azken eguna ekainaren 20a, astelehena, izanen da eta irabazlea bozketa herrikoiaren bidez aukeratuko da.

Diseinuan ‘Zubietako fiestak’ esaldia agertu beharko da, marrazkiak ezin izanen du kolorerik eduki eta lanak udaletxean entregatu beharko dira gutun-azal itxi batean. Irabazlearentzat saria 100 euro eta kamiseta izanen da. Gainera, parte-hartzaile guztiei edalontzi berrerabilgarri bana oparituko zaie.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun