Bestaberriko ospakizuna berreskuratuko dute igandean Zubietan

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 16a, 19:00
Bestaberri egunean berriz ere dantzatzeko aukera izanen dute igande arratsaldean Zubietan, baina ez dute gazta lehiaketarik izanen.

Bi urteko geldialdiaren ondotik berriz ere elizkizunak, musika eta merienda izanen dituzte, ez ordea gazta lehiaketarik

Bestaberri eguna ospatuko dute Zubietan igande honetan, ekainaren 19an. Azken bi urteotan ospatzeko aukerarik izan gabe egon ondotik, berriz ere erlijio ospakizuna bestelakoekin lotu nahi dituzte. Halere, gazta lehiaketarik ez dute eginen aurten.

Arratsaldean, 17:00etan meza izanen dute eta meza ondotik musika izanen da plazan Modesto soinulariarekin. Merienda ere eskainiko du Zubietako udalak.Horretaz gain, seguru herritarrek plaza ingurua eta kaleak txukundu eta dotore-dotore apainduko dituztela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun