Doneztebeko igerilekuan sorosle bila segitzen dute

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 14a, 10:30

Doneztebeko Udalak ekainaren 24an ireki nahi du igerilekua, baina Leire Ortuoste alkateak TTIPI-TTAPAri jakinarazi dionez, ez badute soroslerik harrapatzen ezin izanen dute ireki. Horregatik egin dute bertze behin soroslea bilatzeko deialdia.

Gaineratu duenez, sorosle bat badute, baina «guttienez bi» behar dituzte ireki ahal izateko. «Berez hiru sorosle izatea nahi genuke, baina birekin moldatuko ginateke», adierazi du alkateak.

Adin nagusikoa izatea, sorosle titulua edukitzea eta DESA edo kanpoko desfibriladore erdiautomatikoa (KDEA) erabiltzeko egiaztagiria izatea dira bete beharreko baldintzak. Izena emateko Doneztebeko Udaletxera joan edo 948 45 00 17ra deitu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun