Doneztebeko bestetako txupinazoa nork bota erabakitzeko proposamenak biltzen hasi da udala

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 14a, 12:00
2019ko Doneztebeko bestetako txupinazoa Erreka kirol elkarteko eskubaloi talde nagusiko jokalariek bota zuten.

Aurtengo sanpedroetako txupinazoa nork bota herritarrekin batera erabaki nahi du Doneztebeko Udalak, eta proposamenak biltzeko galdetegi bat ireki du. Ekainaren 23a baino lehen bete beharko da.

Lotura honetan sartuta egin behar da proposamena, eta parte hartu nahi dutenek bestetako txupinazoa nork bota dezakeen adierazi eta proposamen hori zergatik egin duten azaldu beharko dute. Doneztebarrek bakarrik bete dezakete galdetegia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun