Peio Mascaray izanen da Doneztebe futbol talde nagusiko entrenatzailea

Ttipi-Ttapa 2022ko ekainaren 10a

Argazkian, Peio Masaray entrenatzaile berria, koordinatzaile lanean lagunduko dion Joel Gilen eta Gari Urroz presidentearen artean.

Koordinatzaile lanak ere betiko ditu Joel Gil lesakarrarekin batera

Peio Mascaray izanen da Doneztebe Futbol Taldeko talde nagusiko entrenatzailea 2022-23 denboraldian. Aurten, hirugarren mailako Avance Ezkabarte taldean denboraldi bikaina egin du eta Doneztebe futbol taldetik «Doneztebera etortzeko erakutsi duen ilusioa» eskertu diote. Koordinatzaile lanetan ere ariko da Mascaray, Joel Gil lesakarraren laguntzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun