Aitzinako autoek Sunbillako kanpinean hartu dute ostatu asteburuan

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 8a, 17:00

Ekaineko lehen asteburuan Frantziatik etorritako hainbat auto klasiko ikusteko aukera izan zen

Frantziar autozale talde bat beraien kotxe klasikoekin Ariztigain kanpinera asteburu pasa etorri zen, ekaineko lehen asteburuan. Larunbatean Larhun bisitatu zuten, Ezpeletan bazkaldu eta Izpegitik, Baztanen barna Ariztigain kanpinera etorri ziren.

Bertan trikitilari talde batek musika polita jo eta giro ederra eskaini zien. Sunbillako Iradi Arretxea, Helene Rekarte, Ane Etxalar eta Itxaso Arrieta dantzariek, Rakel Urtxegi, Edurne Urroz eta Joxe Mari Atxun txistulariaren soinupean aurreskua dantzatu zieten. Igandean, Donostia inguruan ibili ziren eta Astigarragako sagardotegi batean bazkaldu zuten. Astelehenean, agurtzerakoan, oroigarri plaka oparitu zieten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun