Moda desfile eta lehiaketa ikusgarriak egin dituzte Iturenen

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 8a, 11:00

Iruñeko Yolanda Gaviriaren moda eta diseinu eskolako hamasei ikasleren diseinuak erakutsi eta baloratu zituzten igandean 22 modelok Tresaneko lorategian

Yolanda Gaviria eta Naiara Olague moda eskolaren eskutik moda desfile bikaina izan zen ekainaren 5ean Tresaneko lorategian eta terrazan. Bi irakasle hauen hamasei ikasleren diseinuak eta jantziak ikusteko aukera izan zen, 22 modeloen eskutik. Hauetako aunitz eskualdekoak ziren eta ikusmin handia piztu zuen ekitaldiak. Guztiz ikusgarria izan zen eta apartamentuetatik lorategiko ibilbidean desfile polita osatu zuten.

Horretaz gain, lehiaketa ere bazen eta sariak erabaki zituen Iruñeko Deportes 4 Estaciones dendako Gorka Lizarragak, Elizondoko Piko-Piko dendako Mamen Goñik, Doneztebeko Blanca Bañares jostunak, Donamariako Rosa Mindegiak eta Iciar Mikelperizena margolari beratarrak osatutako epaimahaiak. Honen arabera, diseinu eta sormenaren sari nagusia Only Designeko Vanesa Mendezek lortu zuen, Esencia bildumarekin eta joskintza eta garapen onenaren saria Korapilo firmako Jone Zabalegik lortu zuen, Berpiztu bildumarekin. Aurkezle lanak Iruritako Olari jatetxeko Ruben Garatek eta Kristobal Zelaietak egin zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun