Leurtzako aparkalekuan plaza online erreserbatzeko sistema paratu dute martxan

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 7a, 19:00

Urrozko eta Beintza-Labaiengo herriek aurrerapausoak eman nahi dituzte teknologia berrietan, eta Leurtzako aparkalekuan lekua erreserbatzeko online sistema paratu dute martxan. 

Aparkalekuak dituen mugak eragin ditzakeen eragozpenak ekiditeko sortu dute online erreserbak egiteko sistema. Horri esker, etxetik atera aurretik erreserba egin eta lekua egonen dela ziurtatu dezake erabiltzaileak. Horretarako QR kode bat eta webgunerako sarbidea izanen dira eskuragarri. 

Etorkizunean funtzionamendu hori izatea da helburua, baina momentuz eskuz ordaintzeko aukera ere egonen da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun