Slalom proba jokatuko dute larunbatean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2022ko ekainaren 8a

Malerreka Sport taldeak bortzgarrenez antolatu du Doneztebeko Slalom proba, eta Doneztebeko eskola inguruan eginen dute.  

Slalomaz harago, larunbatekoa motorraren besta eguna izatea nahi dute antolatzaileek. Horretarako egun guzirako egitaraua antolatu dute. 10:30ean hasiko da da egitaraua 2020-2021 urteetako Nafarroako Automobilismo Txapelketako sari banaketa ekitaldiarekin. Ondotik, 11:30ean haurrentzako ekintzak izanen dira. Bazkaltzeko tartearen ondotik 15:00etan hasiko da Slaloma, Doneztebeko eskola inguruan. Lehenengo entrenamenduak eginen dituzte, eta ondotik lehiaketa ofiziala. 

Slaloma bukatuta 19:00etan sari banaketa ekitaldia izanen dute, eta eguna bukatzeko Albert Llovera pilotu ezagunak hitzaldia eskainiko du 19:30ean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun