Urrozen, uda aitzinetik, ekainean egin ohi den besta berreskuratuko dute aurten eta ekainaren 11n eginen dute Larunbat eguerdian herri bazkaria izanen dute plazan, eta ondotik, bertsoaz gozatzeko aukera izanen da Julio Soto eta Nerea Ibarzabal Bizkaiko txapeldunarekin. Saio bukatzean, Modesto akordeoilariak giroa paratuko du eguna borobiltzeko.
Bazkarira apuntatzeko Herriko ostatuan eman behar da izena. Herritarrak bildu eta ongi pasatzeko aukera bikaina izanen da berriz ere, bi urteko geldialdiaren ondotik.