'Ez da kasualitatea' bertso saio musikatua ortziralean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 8a, 10:00

Malerrekako Mankomunitateak antolatuta, 'Ez da kasualitatea' bertso saio musikatua izanen da ortzilarean Donezteben 19:00etan Santa Luzia plazan. Ekhiñe Zapiain, Maddi Ane Txoperena eta Nerea Ibarzabal ariko dira bertsotan, Maialen Belarra gai jartzaile dutela. Araitz Bizkai eta Gari Otamendi musikariek ere hartuko dute parte saioan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun