Asteburuan Zubietan eta Elgorriagan izandako bi istripuen ondorioz lau pertsona eraman dituzte ospitalera

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 6a, 10:30
Asteburu honetan gertatu den istripu bateko irudia

Foruzaingoak jakitera eman duenez, asteburu honetan Nafarroan 9 pertsona ospitaleratu dituzte, horietako lau Malerrekan izan diren istripuen ondorioz. Zubietan bi autoren arteko talka izan zen atzo eta hiru pertsona zauritu ziren. Elgorriagan bertze bat bidetik atera eta irauli zen. Gidaria ospitalera eraman zuten.

Zubietan hiru zauritu

Zubietako dermioan, NA-170 errepideko 23,5 kilometroan aurrez aurre talka egin ondotik, hiru pertsona eraman zituzten atzo arratsaldean Nafarroako Unibertsitate Ospitalera. Istripua 19:10 aldera gertatu zen. Zaurituak 56 eta 34 urteko bi emakume eta 32 urteko gizon bat dira. Lehenengoa, politraumatismoarekin, helikoptero medikalizatuan eraman zuten eta pronostiko larria du. Bertze biak, zauri arinekin, anbulantzian eraman zituzten. Oronozko parkeko suhiltzaileak, Doneztebeko lehen mailako arretako langileak eta foruzainak artatu zuten ezbeharra.
 

Elgorriagan bidetik atera eta irauli

Foruzaingoak jakitera eman duenez, gainera, alkoholemia-tasa penalak izateagatik, asteburuan Nafarroan gertatu diren istripuetako zazpi gidari ikertzen ari dira: lau prebentzio-kontroletan gelditu dituztenak (Berriobeitin, Milagron, Tuteran eta Iruñean), eta bertze hiru istripua izan ondotik atzeman dituztenak, azken hauen artean dago Elgorriagako istripukoa.
 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun