Zubietako errotako bidea moldatzeko lanak udan eginen dituzte

Fermintxo Etxekolonea 2022ko ekainaren 3a

Zubietako errotara doan egurrezko bidea irrista suertatzen da eta hori moldatzeko lanak eginen dituzte agudo.

Arrixko eraikuntza enpresak eginen duen lanaren aurrekontua 36.400 eurokoa da eta Cederna Garalur elkarteak %70eko dirulaguntza emanen du

Herriko erakargarri turistiko nagusia da Zubietako errota-museoa (2019an 2.468 bisitari izan zituen eta azken bi urtetan, pandemia bete-betean, 883 eta 934, hurrenez hurren). Gure herrietako eguraldi euritsua eta hezetasuna kontuan hartuz, ordea, bertara doan egurrezko bidea irrista suertatzen da batzuetan eta hori moldatzeko lanak eginen dituzte laister.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun