Auzolana eginen dute larunbatean Zubietan

Ttipi-Ttapa 2022ko ekainaren 2a

Plazan bilduko dira 08:00etan. Argazkia: Irantzu Pastor.

Heldu den larunbatean, ekainaren 4an, auzolana eginen dute Zubietan. Plazan elkartuko dira 08:00etan, lan banaketa egiteko. Auzolana egiteko larunbatean, eta ondorengo egunetan Kale Nagusia itxita egonen da, eta udalak itxiera hori errespetatzeko eskatu du. Euria eginez gero, auzolana hurrengo larunbatera atzeratuko da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun