ROSA MINDEGIA

«Familiarendako josteko baliatu dut ikasitakoa»

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 3a, 11:00
Rosa mIndegia donamariarra epaimahai-buru izanen da igandean Iturenen.

Donamariako Rosa Mindegiak aspaldian egin zuen joskintza ikastaroa, «duela 16-18 urte. Niretako esperientzia arront ona izan zen. Etxerako eta familiarendako josteko baliatu izan dut, baina kanporako ez. Niri aunitz gustatzen zait jostea eta esperientzia arras ona izan zen. Seme-alabak handituak nituen eta Iruñera joateko denbora gehiago nuen. Hemendik Iruñera joan behar zenuen astean bitan, zerbait egiteko».

Orduz geroztik arropak egin izan ditu Mindegiak, «haurrendako batez ere eta boltsoak egiten ere ibiltzen naiz, nire diseinuarekin, panpin batzuk… dena hobby moduan. Patronajea gustatu zitzaidan egin, patroiak egin eta hori arropan transformatu… Patroi orokorra egiten erakusten dizute eta gero hori zeronek transformatu, hori dena ikasi nuen».

Orain epaimahai-buru izanen da Rosa Mindegia Iturenen, «erresponsabilidadea ere bada, eta orduko gauzak errepasatuak ekarri beharko ditut. Ongi egonen da eta erraza izanen dela iduritzen zait, ez dakit».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun