Ireki dute Doneztebeko udako ludotekan izena emateko epea

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 31a, 19:00

Dindaia fundaziorekin batera, udako ludoteka antolatu du Doneztebeko Udalak. 

 Uztailaren 4an hasi eta irailaren 3a arte udako ludoteka izanen dute Donezteben. 2010 eta 2018 artean jaiotako haurrei zuzenduta dago zerbitzua, eta izen ematea ekainaren 13a baino lehen egin behar da Doneztebeko udaletxean. 

Hilabete bakarrerako edo uda osorako izena emateko aukera dago, hilabete bakarrak 120 euroko kostua du, eta bi hilabeteek, aldiz, 210 eurokoa. 

Guztira 20 plaza izanen dira ludotekan, eta herrian erroldatutako haurrek izanen dute lehentasuna. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun