Doneztebeko igerilekuan lan egiteko soroslea behar dute

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 31a, 18:00

Udan Doneztebeko igerilekuan lan egiteko soroslea kontratatu nahi du udalak. Interesatuek ekainaren 6a baino lehen eman behar dute izena Doneztebeko Udalera joanda, edota 948 450 017 zenbakira deituta. 

Interesatuek ondorengo lau baldintzak bete beharko dituzte: Adin nagusikoa izatea, sorosle titulua izatea, DESA egiaztagiria izatea eta euskaraz jakitea. 

Izen ematea maiatzaren 27tik ekainaren 6 arte egin behar da Doneztebeko Udalera joanda, edota 948 450 017 zenbakira deituta. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun