Doneztebeko merkatari eta zerbitzu elkarteak 200 bonu paratu ditu salgai maiatzaren 25etik ekainaren 25era erabiltzeko. Bonuak 14 eurotan erosten ahalko dira eta 20 euroko balioa izanen dute, beraz, %30eko aurrezpena suposatuko dute.
Bonuak salgai daude Doneztebeko Laboral Kutxan eta Rural Kutxan eta gehienez ere hiru bonu erosten ahalko ditu pertsona bakoitzak. Erosketa tiket bakoitzeko hiru bonu trukatzen ahalko dira gehienez, bonu bakoitza erosketa bakar batean trukatu beharko da osorik eta ez dute dirurik bueltatuko.