Nafarroako Liburudenden elkarteak 'Bi ahotsetara' literatura topaketak antolatu ditu hainbat herritan Nafarroako II. Liburu Azoka ekimenaren barnean. Bihar, maiatzaren 27an, eginen dute lehenbizikoa Doneztebeko liburutegian. 19:00etan hasiko da topaketa eta Txaro Begué eta Daniel Ferro izanen dira bertan.
Ekainaren 2an Lesakan
Herriz herri ibili ondotik, hurrengo ortzegunean eskualdera bueltatuko da ekimena. Ekainaren 2an Lesakako liburutegian Emilio Garrido eta Juan Frommknecht idazleak izanen dira solastatzen.