Eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsi zuen asteartean Niko Mindegia eskubaloi jokalari doneztebarrak. Poloniako liga jokoan zuten bere taldeak, Wisla Plockek eta Talant Dujshebaev ezaguna entrenatzaile duen Vive Kielce taldeak. Bigarren zatiko jokaldi batean, Mindegiak gaizki zanpatu zuen, zurmioa bihurritu eta belaunean min hartuta kantxa utzi behar izan zuen. Atzo baieztatu zuten belauneko lotailu gurutzatuak hautsi dituela eta urte bukaera bitarte ezin izanen du jokatu. Honela, partida erabakigarriko azken laurdenean ez zuen jokatzerik izan eta, azkenean, Kielcek lortu zuen liga irabaztea. Hori gutti balitz, Wisla Plockek asteburu honetan jokatzekoa zuen Europa Ligako lauko finalean ere ez du jokatzerik izanen.
Hainbat animo mezu jaso ditu Mindegiak taldeko sare sozialen bidez, tartean, baita Erreka elkartearena ere. Hemendik ere, animo Niko, eutsi goiari!