Igantzi-San Anton-Lesaka irteera antolatu du Igantziko Biltokik ereiaroaren 4rako

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 23a, 11:10

Igantziko Biltokiko mendizaleak 2011n Etxebertzekobordara joan zirenean. Ekaineko lehen larunbaterako eguraldi hobea espero dute.

Izena emateko hondarreko eguna maiatzaren 25a izanen da eta Biltokiko bazkide nahiz bazkide ez direnek dute aukera

Heldu den ereiaroaren 4an, hilabeteko lehen larunbatean, mendi irteera antolatu du Igantziko Biltokik. Ibilbidea, Igantzi-San Anton-Lesaka izanen da, 07:30ean abiatuta. Ondotik, 14:00etan bazkaria izanen dute Linddurren borda sagardotegian. Izena emateko azkeneko eguna maiatzaren 25a izanen da eta Biltokin bertan egin beharko da. Bazkide (34 euro) nahiz bazkide ez denak (39 euro) izanen du ibilbide eta bazkarirako aukera. Anima zaitezte!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun