Deialdira aurkeztu nahi dutenek bortz baldintza bete beharko dituzte: adin nagusikoa izatea, euskarako B2 maila edukitzea, sorosle titulazioa izatea, DESA egiaztagiria edukitzea eta Nafar Lansaren alta emanda egotea. Hautagaiak aukeratzeko, curriculuma kontuan hartzeaz gain, proba teorikoa eginen dute, baita euskara proba ere hizkuntza titulurik aurkezten ez dutenentzat. Donamariako edo bertze herriren bateko igerilekuan izandako esperientzia ere kontuan hartuko dute.
Eskabide eta curriculumak maiatzaren 25era arte aurkezten ahalko dira Udaletxeko Erregistroan. Deialdiaren informazio guztia eta aurkeztu beharreko eskabidearen eredua ikusteko egin klik hemen.