Mendaur eta Ekaitza izanen dira aurrez aurre Malerrekako Erronkako finalean

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 20a, 10:00
Maiatzaren 1ean Saldiasen jokatutako jardunaldian partida bana irabazi zuten Mendaur eta Ekaitza taldeek. Igandeko finalean erabakiko da Malerrekako Erronkako txapelduna.

Igande eguerdian jokatuko dituzte bi partidak Sunbillako pilotalekuetan eta aitzinetik eskualdeko pilotari gaztetxoenen txanda izanen da

Ados pilota elkarteak eta Malerrekako Mankomunitateak, Malerrekan errespetuzko harremanak kanpainaren barrenean, zazpi herritako udalen eta Doneztebeko Santamaria jatetxearen eta Ttipi-Ttapa Fundazioaren laguntzarekin antolatutako Malerrekako erronka emakumeen pilota txapelketa arrakastatsuaren finala maiatzaren 22an, igandean 12:00etan Sunbillan jokatuko dute Ekaitza (Iera Iturriaga leitzarra, Naroa Etxekolonea zubietarra eta Ane Mendiburu zubietarra) eta Mendaur (Arrieta, Oses eta Mujika) taldeek.

Txapelketako jaialdi guztietan bezala, lau eta erdiaren barrenean buruz buruz partida bat 18 tantora eta binaka bertze partida bat 22 tantora jokatuko dituzte. Txapelketako partiden aitzinetik, beti bezala, eskualdeko pilotari gaztetxoak arituko dira Sunbillako pilotalekuan, igandean 11:00etan hasita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun