Argitsu elkartearen azoka eginen dute maiatzaren 22an Elgorriagan

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 20a, 17:00
Argitsu elkarteko kideen produktuak ikusteko, dastatzeko eta erosteko aukera izanen da igande goizean Elgorriagan.

Baztan-Bidasoko eskulangileak biltzen dituen Argitsu elkarteak azoka antolatu du maiatzaren 22an, igandean 10:00etatik 14:00etara Elgorriagako bainuetxean. Eskuz egindako eta landutako hainbat produktu ikusteko eta erosteko aukera izanen da: makramea, koadernaketak, kosmetika naturala, gozoak, bitxiak, eztia, egurra…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun