Ezkurra inguruko mendietan ibili dira Arkupeak elkarteko mendizaleak hilabeteko hirugarren asteartean

Pablo Irastortza 2022ko mai. 19a, 09:00

Hilabeteroko hirugarren asteartero bezala, maiatzaren 17an egin zuten Arkupeak elkarteko mendizaleek beraien mendi irteera. Goizeko bederatzietan Ezkurrako Perraleku inguruan elkartu ziren 49 mendizale,1.135 metroko Erakurri mendira joan-etorria egiteko, Pello Gomez leitzarra gidari zutela. Udako eguraldi peto-petoa lagun zutela (30 grado behean baina 25 grado eta haize goxoa eta bista zoragarriekin kaskoan) hagitz gustura egin zuten lau orduko txangoa. Leitzako Lopenean egin zuten bazkari goxoa lagungarri izan zuten egun bikainari bukaera emateko. Gorramendi inguruetara iragarria daukate ekaineko hirugarren astearteko irteera. Argazkiak: Pablo Irastortza

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun