Eneit Bertiz sunbildarrak Rural Kutxa Kopako hirugarren garaipena lortu du Aiegin

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 18a, 10:00

Koldo Herrera hirugarren izan zen 23 urtez beheitiko kategorian eta seigarren sailkapen orokorrean

Katea Bike Team taldeko txirrindulariek lasterketa bikaina egin zuten igandean Aiegin, Rural Kutxa Kopari zegokion laugarren mendi bizikleta lasterketan. Eneit Bertiz sunbildarrak garaipena lortu zuen junior mailan eta, beraz, jokatutako lau lasterketetatik hiru irabazi ditu.

Koldo Herrera sunbildarra ere bikain ibili zen. Seigarren izan zen sailkapen orokorrean, baina podiumera igo zen bera ere, 23 urtez beheitiko kategorian hirugarren izan zelako. Igor Agesta hamaseigarren postuan sailkatu zen M-40 kategorian.

Datozen lasterketak

Eneit Bertizek Nafarroako selekzioarekin parte hartuko du Tibin (Alacant) asteburu honetan jokatuko den Superprestigio MTB proban. Ibai Ordax doneztebarrak, berriz, Labagravel lasterketan parte hartuko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun