'Auskalo zeini jarriak' bertso emanaldia izanen dute ortziralean Donamarian

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 18a, 14:00
EƱaut eta Unai Agirre ariko dira lehengo eta oraingo bertsoak kantari.

Malerrekako Mankomunitateak eta Malerrekako bertso eskolak antolatuta, Unai Agirre eta Eñaut Agirre bertsolarien, eta Imanol Kamio musikariaren eskutik, Auskalo zeini jarriak bertso musikatuak aditzeko aukerak izanen da Donamarian maiatzaren 20an. Emanaldia ortziralean 19:00etan hasiko da Jauregian, eta  Eñaut eta Unai Agirrek lehengo eta oraingo bertsoak kantatuko dituzte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun