Afrikako pintura tailerra eginen dute ortziralean Doneztebeko liburutegian

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 17a, 20:00

5-12 urte bitarteko haurrentzako dago zuzendua tailerra

Doneztebeko Udalak eta Kima proiektuak Afrikako pintura tailerra antolatu dute Doneztebeko liburutegian maiatzaren 20an 17:00etatik 19:00etara. 5-12 urte bitarteko haurrei dago zuzendua tailerra eta hainbat jarduera eginen dituzte: kolorezko buztina, satorra, antzerki karetak, twister zikina eta aurpegi margotua. Parte hartu nahi dutenek liburutegian bertan eman dezakete izena, edo 948 45 09 09 telefono zenbakira deituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun