Urteroko bazkaria giro ederrean egin dute Arkupeak elkarteko Ezkurrako kideek

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 16a, 15:00

Joan den urtean ezin izan zuten elkartu, baina aurten ez dute hutsik egin Arkupeak elkarteko Ezkurrako kideek. Atzo, San Isidro Egunean, baserritarrei omenaldi bat eginez, Barranka jatetxean bildu ziren bazkaltzeko. Goizean Arkupeak elkarteko kide ziren hildako herritarren omenez meza entzun zuten.

Argazkiak: Jaione Zabalo.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun