Errekako Maialen Juanotena judoka podiumeko bigarren koskan.
Benjamin mailako Errekako judokak ere Nafarroako Jokoen finalean aritu ziren maiatzaren 7an. Maialen Juanotenak (-34 kilo) zilarrezko domina lortu zuen eta Saioa Irigoien ere (-30 kilo) bikain lehiatu zen, nahiz eta dominarik ez lortu. Zeukaten guztia eman zuten tatami gainean, beraz, zorionak biei.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.