Maiatzaren 13an, 17:00etan hasiko dira ekitaldiak haur jokoekin. Ondotik, 19:30ean bokata jatea izanen da. Gaur da izena emateko azken eguna, eta apymasunbilla@gmail.com helbidean egin behar da izena, bokata kopurua eta telefonoa emanez. Bokata jatearekin batera, Hurih taldearen kontzertua izanen da, eta 21:00etan afari autogestionatua eginen dute Ulibeltzak elkartean.
Maiatzaren 14an, larunbata, 10:00etan Malerrekako mus txapelketako Sunbillako kanporaketa eginen dute Ulibeltzak elkartean. 11:00etatik 13:00etara, eta 16:00etatik 18:00etara puzgarriak izanen dira haurrentzat. 14:00etan bazkaria eginen dute Bustitz ostatuan. Ondotik, 18:30ean tortilla lehiaketan izena emateko epea irekiko dute eta ordu erdi beranduago hasiko da tortilla lehiaketa. Talde bakoitzak eraman beharko ditu tortillak egiteko tresnak eta osagaiak. Ondotik, musika eta gaupasa izanen dituzte DJ Bullekin.
Maiatzaren 15ean, igandea, asteburu kulturala bukatzeko 09:00etan mendi itzulia eginen dute Zumalekura plazatik aterata. Ondotik, 12:00etan gaiteroen kalejira izanen da herrian zehar.