Manex Ormazabal zubietarra Liverpooleko unibertsitatean ingeniari

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 10a, 08:00
Manex Ormazabal zubietarrak ohorezko matrikularekin akitu zuen Liverpoolen robotikako ingenieritzako gradua.

Manex Ormazabal 2020ko udazkenean joan zen Erresuma Batuko Liverpool Hope Universityn robotikako ingenieritzako gradua egitera. Ohorezko matrikula lortuta, University of Liverpool-eko fisikako departamentuan ikerketa teknikari lanean ari da partikulen fisikako arloan. Gaur gaurkoz Suitzako CERN erakundean partikula-azeleragailuarendako detektore baten eraikuntzan ari da lanean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun