Josetxo Ezkurra zenaren omenez Doneztebeko Erreka elkarteak antolatutako hogeita hamaikagarren pilota txapelketa azkenera ailegatu da. Maiatzaren 7an, larunbat goizean jokatu zituzten zazpi kategorietako finalak Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Eskualdeko pilotariei dagokienez, hiru txapel lortu zituzten: Etxalarko Erik Igoak benjamin mailan, Leitzako Goiuri Zabaletak infantil mailan eta Zugarraldeko Enaitz Anso oronoztarrak seniorretan. Partiden ondotik, sari banaketa egin zuten eta Luis Martinek emandako ‘pata negra’ urdaiazpiko bat zozketatu zuten.
EMAITZAK
Benjamin mailan:
- Erik Igoa (Bortziriak), 18 – Aitor Sarasa (Berriozar), 8
Alebin mailan:
- Mattin Leiza (Erreka), 8– Sergio Santesteban (Esteribar), 18
Infantil mailan, mutikoak:
- Igor Nazabal (Oberena), 18 – Iñigo Alberdi (Ataun), 12
Infantil mailan, neskak:
- Goiuri Zabaleta (Aurrera), 18 – Aizane Ibarrola (Uharte), 3
Kadeteak:
- Endika Santesteban (Oberena), 7 – Oier Ibarluzea (Lapke), 18
Jubenilak:
- Beñat Labaka (Ilunpe), 8 – Oihan Etxeberria (Oiarpe), 18
Seniorrak:
- Iñigo Labaka (Hernani), 6 – Enaitz Anso (Zugarralde), 18