Izan ere, lehian Ekaitza (Iera Iturriaga leitzarra, Naroa Etxekolonea zubietarra eta Ane Mendiburu zubietarra) eta Axkin (Orbegozo, Ruiz de Infante eta Naroa Agirre) taldeak izan ziren. Lau eta erdiaren barreneko lehian, Ekaitzako Iturriagak 18-13 irabazi zion Axkingo Ruiz de Infanteri. Eskuz binakakoan, berriz, Ekaitzako Etxekoloneak eta Mendiburuk 22-20 irabazi zieten Orbegozo eta Agirreri.
Honenbertzez, maiatzaren 22an Sunbillan jokatuko den finalerako lehen txartela Ekaitzak lortu du, 4 punturekin.
Profesionalen aitzinetik, inguruko pilotari gaztetxoak jokoan ikusteko aukera ere izan zen.
Azken jardunaldia Urrozen, finala Sunbillan
Zubietako larunbateko jardunaldiaren ondotik, Urrozen jokatuko dute ligaxkako azken jardunaldia maiatzaren 14an eta orduan erabakiko da maiatzaren 22an Sunbillan jokatuko den finalean bigarren taldea zein izanen den.