Argindarraren inguruko hitzaldia eta mahai-ingurua antolatu dute maiatzaren 12an Donezteben

Argindarraren inguruko jakingarriak emanen dituzte Irache Kontsumitzaile Elkarteko kideek heldu den ortzegunean Donezteben.

Malerrekako Mankomunitateko Kontsumitzaileen Bulegoaren eskutik, Irache elkarteko bi hizlari izanen dira ortzegunean 17:30ean Mankomunitateko bulegoetan

Nola aurreztu argiaren fakturan? Nola eragiten dute ordu-tarteek? Merkatu librea edo arautua? Merezi du argindar konpainia aldatzeak? Zer da autokontsumoa? Galdera hauei eta sor daitezkeen bertze batzuei erantzuteko hitzaldia eta mahai-ingurua antolatu du Malerrekako Mankomunitateko Kontsumitzailearen Bulegoak maiatzaren 12an, ortzegunean 17:30ean Mankomunitateko bulegoetan.

Irache Nafarroako Kontsumitzaileen Elkarteko bi hizlari izanen dira bertan, Itziar Cabrera eta Kevin Guadalupe. Sarrera doan izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun