Josetxo Ezkurra zenaren omenez Doneztebeko Erreka elkarteak antolatutako hogeita hamaikagarren pilota txapelketa azkenera ailegatu da. Maiatzaren 7an, larunbatean 09:30ean hasita jokatuko dituzte zazpi kategorietako finalak Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Partiden ondotik, sari banaketa eginen dute eta Luis Martinek emandako ‘pata negra’ urdaiazpiko bat zozketatuko dute.
Finalak, larunbatean 09:30ean hasita Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan
Benjamin mailan:
- Erik Igoa (Bortziriak) – Aitor Sarasa (Berriozar)
Alebin mailan:
- Mattin Leiza (Erreka) – Sergio Santesteban (Esteribar)
Infantil mailan, mutikoak:
- Igor Nazabal (Oberena) – Iñigo Alberdi (Ataun)
Infantil mailan, neskak:
- Goiuri Zabaleta (Aurrera) – Aizane Ibarrola (Uharte)
Kadeteak:
- Endika Santesteban (Oberena) – Oier Ibarluzea (Lapke)
Jubenilak:
- Beñat Labaka (Ilunpe) – Oihan Etxeberria (Oiarpe)
Seniorrak:
- Iñigo Labaka (Hernani) – Enaitz Anso (Zugarralde)