Ekitaldiz beteriko asteburua izan dute Donamarian. Ortziralean talo jatea izan zuten, larunbatean 90 lagun elkartu ziren Ruper Ordorikaren kontzertuan, eta igandean haurrentzako txontxongilo emanaldia, txokolatada eta jubilotekan egindako eskulanen erakusketa izan zuten. Ekitaldi guztiak izan ziren euskaraz eta doan eta, borondatea bildu zuten Malerrekan dauden Ukrainako familientzako.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.